XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GENOVA ETA SAVONA
Tunelez tunel Apeninoak zeharkatu ondoren heldu gara Liguriako hiriburura.
Geltokian zorroak utzi eta katalanei deitu diet Savonara, arratsaldean halako ordutan geratzeko.
Hiru edo lau ordu ditut Genova ezagutzeko, berrezagutzeko, duela hamabost urte Erromatik bueltan lau estudiante euskaldun hemen gelditu baikinen eta bertan eguna igaro.
Hurakanak bezala astindu zuen apaizgai-ohi eta iraultzaile-berrien erdi inuzentzia Genovako giro
Portu alderantz noa; duela hamabost urte bezalaxe dago dena; duela ehun edo bostehun bezalatsu ere bai, agian.
Pré kalea, kaiaren paraleloa, da alde zaharraren ardatza.
Ezezko keinua ikusi didanean, alboetara begiratu ondoren,
Jendea kalea betean dabil, presarik gabe.
Arraza eta jazkera guztietakoak, baina gehienak ez dira turistak, barkuetako marinelak baizik.
Kale nagusia ez da hiru metro baino zabalago eta guztia, galtzada zein etxepeak, saltokiz beteta dago: irratiak, erlojuak, larruzko gauzak, arropak, marfila, ebanoa, bitxiak, barazkiak, espezieak, tropikoko fruta eta landare arraroak...